XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egia esan, ez da batere erraza. Nire senarra zenak zioena: Txar guztia kenduz gero, denak onak.

Eta aitaren egin zuen senarra zenaren ondra eta alabantzan.

Orduan ohartu zen Madame Kontxexi Prudentxiok armiarma itxurako zintzilikario bat zeramala.

- A ze zintzilikario polita!- eta Prudentxiorengana inguratu zen emakumea.

Mutilak esku bat eraman zuen belarrira, Madame zintzilikarioaren jabe egingo ote zen beldurrez, baina emakumeak, butanoaren ondoan zegoen ogi muttur bat hartuz eta paellan sartuz: - Zaude lasai, gizona, ez dizut eta zintzilikarioa kenduko.

Paella probatu nahi nuen.

Ogia ondo busti, behatza eta ogiaren artean barrunbe pare bat harrapatu eta ahora eraman zuen.

- Hemen egiten al dituzue armiarma itxurako zintzilikario horiek?.

Joxe Joakinek erantzun zion: - Era guztietakoak egiten genituen.

Baina armiarma itxurakoak irteten zitzaizkigun dotoreenak.

Horiek salduz bizi ginen... - Bizi edo... - Inaxio Marik.

- Existitu edo...- Prudentxiok.

- Etxe honetan egindakoa da, beraz, Kameliak erabiltzen zuen zintzilikarioa....

Dardar batek jo zuen Prudentxioren gorputza: - Ezagutzen al duzu? Haren laguna al zara?.

- Zergatik hitzegin duzue lehen aldian? Ez al duzue, ba, orain zintzilikariorik fabrikatzen?.